Alpha

Alpha gure lehen prototipoa da. Kartoizko suziri sendo honek guk geuk erabat garatutako abionika zuen. Bere hegaldia nolakoa izango zen simulatu genuen, eta, azkenik, 2018ko irailean jaurti genuen. Gure itxaropen guztiak bete zituen, espero baino altuera handiagoa lortuz eta 507 metroko apogeora iritsiz. Suziri txiki hau eraikitzeko helburua gure teknologia eta suziriak egiteari buruz lortutako ezagutzak probatzea zen.