Atlas
Atlas hegaldi-kadentzia altuko plataformatzat hartzen den tamaina txiki/ertaineko suziria da. Haren diseinua 2022ko laugarren hiruhilekoaren hasieran hasi zen, eta azkenik 2023ko uztailean jaurti zen.
1,8 metroko luzera eta 10 cm-ko diametroa ditu. Suziri honen ezaugarririk nabarmenena eraikuntza modularra da. Horri esker, suziria oso maneigarria eta garraiatzeko erraza da, eta “in situ” modu errazean muntatu daiteke. Arkitektura honen beste abantaila bat sistema berriak gehitzeko orduan duen malgutasun handia da; izan ere, jada fabrikatuta dagoen suziri bati modulu berriak erants dakizkioke, eta horrela egonkortze- eta gidatze-sistemak, elektronika berria, esperimentu txikiak eta abar probatu daitezke. Azken batean, suziri bera misio ezberdinetarako berrerabiltzeko aukerak biderkatzen ditu, hegaldi-kadentzia altuko proba-plataforma bihurtuz.
Urtean hainbat aldiz jaurti ahal izateko, suziriaren tamaina eta potentzia muga batzuen barruan dimentsionatu dira, 2 km inguruko altuera maximoa lor dezan. Suziri honen beste ezaugarri aipagarri batzuk dira, batetik, kofia eta hegatsak, taldeak material konposatuz fabrikatuak, eta, bestetik, karbono-zuntzez egin den fuselajea, edota aurreko suzirietan erabilitako elektronika bera erabili izana.
2023ko uztailean, Atlas aireratu egin zen, 2197 metroko apogeora iritsiz, 760 km/h-ko abiadura maximoarekin eta 12G-ko azelerazioarekin.