Charlie
Charlie estatu mailako suziri-talde batek jaurtitako suziririk handien eta pisuena da, baita taldean garatutako handien eta indartsuena ere. Suziri honek 3,2 metroko altuera eta 50 kg-ko aireratze-masa ditu. Merkatuko suziri-motor komertzial indartsuenetako batez hornituta, abenduaren 27an aireratu zen San Gregorioko maniobra-zelaitik, eta 3.700 metroko apogeora iritsi zen, taldearen altuera-marka gaindituz.
Hegalaldian zehar, suziriak 1000 km/h-ko abiadura gainditu zuen. Behin altuera maximoa lortuta, suziria abiadura kontrolatuan jaitsi zen paraxut bikoitzeko sistema bat erabiliz, minutu batzuk geroago osorik lurreratuz.
Suziriaren elementu azpimarragarrienetako batzuk honako hauek dira: kofia, taldekideek berek beira-zuntza erabiliz fabrikatu zutena; abionika, hegaldiko ekintza guztiak gidatzeaz eta sentsoreek jasotako informazioa bidaltzeaz arduratzen dena; berreskuratze-sistema, Ioren azken jaurtiketan probatutako sistema, tamaina ezberdineko bi paraxut zabaltzeko aukera ematen duena; eta hegatsak, suziriari igoeran egonkortasuna ematen diotenak.