Bravo
2019ko ekainean Bravo jaurti zen, propultsio solidoko gure bigarren suziria. Haren abionika BiSKY Teamek erabat garatua zen, eta fuselajea nahiz motor solidoa, berriz, komertzialak ziren. Jaurtiketa hau Dimako aerodromoan (Bizkaian) egin zen, taldeak oso-osorik antolatutako ekitaldi batean, eta 780 metroko apogeora iritsi zen. Bravok hurrengo suziriak garatzeko beharrezkoa zen gure elektronika probatzen lagundu zuen. Horrez gain, Bravorekin datu ezberdin gehiago irakurri ahal izan ziren eta taldeak ordura arte garatutako simulagailua baliozkotu ahal izan zen, paraxutaren eiekzio-sistema probatzeaz gain.
Hau mugarri oso garrantzitsua izan zen, aurrerapausu handia taldearen historian.