Ganímedes

Ganimedes eta Io taldeak erabat diseinatutako bi suziri dira, motorra izan ezik, hura motor solido komertzial bat baita. Suziri hauek 2021eko bigarren erdian diseinatu ziren, eta haien helburu nagusia paraxutak zabaltzeko sistema berri bat probatzea zen, suziriak osorik berreskuratu ahal izateko beharrezkoa den funtzioa. Bi suziriak eraikuntzaren aldetik oso antzekoak dira, hari-barrez osatutako barne-egitura bat baitute, zeinari altuera ezberdinetan plataformak batzen zaizkion. Suziri hauen diseinuan azpimarratzekoa da kofia (edo punta) ere, taldekideek beira-zuntza erabiliz fabrikatu zutena. Haien arteko desberdintasun nagusiak, alde batetik, erabilitako materialak eta, bestetik, tamaina dira.

Ganimedesek 140 cm-ko luzera eta 16 cm-ko diametroa ditu. Suziri honek barra-marko bat, kartoizko fuselajea eta taldeak egindako beira-zuntzezko kofia zituen.

Otsailaren 26an, Ganimedes aireratu zen Dimako aerodromotik (Bizkaia). Suziria 480 metroko altuerara igo zen; puntu horretan paraxuta zabaldu zuen, eta ia osorik lurreratu zen. Honela, arrakastaz bete zen ezarritako helburua, paraxutarentzako albo-eiekzioko sistema berri bat probatzea, alegia.